
- ISBN
- 9788410066182
- Tamaño
- 160 X 230
- Páginas
- 298
- Encuadernación
- Tapa Blanda
Mekanizazio-prozesu konbentzionalak
Gorka Urbikain, Daniel Olvera
Mekanizazio-apunte hauek sortu dira egileek ingeniaritzako ikasleari modu didaktikoan laburbildu dizkioten kontzeptu, funtsezko datu eta irakaskuntza-esperientzietatik. Egileek izugarri eskertzen dute liburu honetan parte hartu duten makina-erremintaren sektoreko pertsona guztien eskuzabaltasuna. Lan hau eskainia dago beren ideiak fabrikazioaren bidez gauzatzen dituzten pertsona guztiei.
Acerca de los autores/as

Gorka Urbikain
Autor
Gorka Urbikain Pelayo (Bilbao, 23/01/1981) irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola). Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak eta Mekanika Aplikatua irakasgaiak ematen ditu, Ingeniaritza Mekanikoko Graduko 2. kurtsoan. Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (CFAA) lan egiten du, ikerketa-proiektuetan parte hartuz, Europa eta Estatu mailan. Kalitate goreneko aldizkarietan (Q1-Q2 kuartilak) berrogei artikulu baino gehiago idatziak ditu. Era berean, eragin handienetariko ikertzaileen artean dago, Stanfordeko Unibertsitateak argitaratutako (%2 aipatuenak) zerrendan agertuz.

Daniel Olvera
Autor
Daniel Olvera Trejo (Sahagún, México, 21/07/1986). Monterreyko Teknologikoko (Mexiko) Ingeniaritza Mekanikoko eta Material Aurreratuetako Departamentuko irakasle laguntzailea da. Era berean, Institute of Advanced Materials for Sustainable Manufacturing Institutuarekin lan egiten du. Bertan, manufakturako material eta teknologia berriak garatzeko parte hartzen du, etorkizun jasangarri baterantz. Industria-sektorearekin mekanizazio-prozesuak optimizatzeko, erremintak diseinatzeko eta makinen karakterizazio dinamikorako ikerketa-proiektuetan parte hartu du.
¿Hablamos de tu libro?
Cuéntanos tu proyecto y te acompañamos desde el manuscrito hasta la distribución.
Contáctanos